domingo, 3 de octubre de 2010

SEIREN "LOVIN' GAZTEA" BILDUMAN / SEIREN EN EL RECOPILATORIO "LOVIN' GAZTEA"



Urrian LOVIN' GAZTEA diskoa kaleratuko da. Euskal Rock-ak sortutako maitasun kantuen bilduma bikaina izateaz gain, gure musikaren historian zehar egindako ibilbidea ere bada, azken 20 urteetan hainbat talde, abesti, estilo, joera eta ezaugarri izan dituen ibilbidea. Hain zuzen, disko hauxe izango da GAZTEA irratiaren 20. urteurreneko kanpainaren ardatza.
Diskoak ederki elkartzen ditu, alde batetik, ibilbide oparoko, gaur egungo talde indartsuak ( We Are Standard, Barricada, El Menton De Fogarty ), eta bestetik, euskeraz kantatzen duten eta gaur egun pil-pilean dauden rock taldeak ( Ken Zazpi, Berri Txarrak, Su Ta Gar, Gatibu, Kerobia, Gari, Betagarri, Deabruak Teilatuetan, Esne Beltza, Sei Urte, Gose, Sugan, Makala, Seiren, Lauroba... ). Gazteen artean hain gustukoak diren kantu bikainek osatzen dute diskoa.
LOVIN' GAZTEA bilduma honetarako, SEIREN-en "Nola zu ahaztu?" kantua aukeratua izan da.