domingo, 3 de octubre de 2010

SEIREN "LOVIN' GAZTEA" BILDUMAN / SEIREN EN EL RECOPILATORIO "LOVIN' GAZTEA"



Urrian LOVIN' GAZTEA diskoa kaleratuko da. Euskal Rock-ak sortutako maitasun kantuen bilduma bikaina izateaz gain, gure musikaren historian zehar egindako ibilbidea ere bada, azken 20 urteetan hainbat talde, abesti, estilo, joera eta ezaugarri izan dituen ibilbidea. Hain zuzen, disko hauxe izango da GAZTEA irratiaren 20. urteurreneko kanpainaren ardatza.
Diskoak ederki elkartzen ditu, alde batetik, ibilbide oparoko, gaur egungo talde indartsuak ( We Are Standard, Barricada, El Menton De Fogarty ), eta bestetik, euskeraz kantatzen duten eta gaur egun pil-pilean dauden rock taldeak ( Ken Zazpi, Berri Txarrak, Su Ta Gar, Gatibu, Kerobia, Gari, Betagarri, Deabruak Teilatuetan, Esne Beltza, Sei Urte, Gose, Sugan, Makala, Seiren, Lauroba... ). Gazteen artean hain gustukoak diren kantu bikainek osatzen dute diskoa.
LOVIN' GAZTEA bilduma honetarako, SEIREN-en "Nola zu ahaztu?" kantua aukeratua izan da.

lunes, 3 de mayo de 2010

MARRAREN BESTE ALDEAN ZU TOUR 2010




Hemen dituzue "marraren beste aldean zu tour 2010" birako datak. Zerrenda eguneratuko dugu, data berriak atera bezain pronto. Laster arte!
Aqui teneis las fechas de la gira "marraren beste aldean zu tour 2010". Actualizaremos la lista tan pronto como salgan nuevas fechas. Hasta pronto!



APIRILAK / ABRIL :

  • 23 MUNGIA Olalde aretoa (Bira hasiera)
  • 24 ZORNOTZA Zelaieta

EKAINAK / JUNIO :

  • 12 ELIZONDO Lur aretoa
  • 23 TOLOSA Plaza berria
  • 24 MUSKIZ San Juan plaza

UZTAILAK / JULIO :

  • 14 BARAKALDO Lasesarre frontoia

ABUZTUAK / AGOSTO:

  • 16 AZKOITIA Herriko plaza
  • 21 ACCOUS ( FRANTZIA ) Plaza

URRIAK / OCTUBRE:

  • 9 BASAURI Arizgoiti plaza

miércoles, 14 de abril de 2010

SEIREN "MARRAREN BESTE ALDEAN ZU" BIRA HASIERA / INICIO DE GIRA "MARRAREN BESTE ALDEAN ZU"


SEIREN taldeak "marraren beste aldean zu" birari hasiera emango dio datorren ostiralean, apirilaren 23an, MUNGIA-ko Olalde aretoan ( 20:30 h ).

Taldeak aurreratu duenez, kontzertu oso berezia izango da, non "marraren beste aldean zu" beraien azken diskoko kantuez gain, "nola zu ahaztu?", "azken orduko trena" eta "denborak estali ezin duena" bezalako arrakastak entzungai izango ditugu.
Sarrerak Olalden bertan salgai apirilaren 16tik aurrera.



SEIREN da comienzo a la gira "marraren beste aldean zu" el proximo viernes, 23 de abril, en la sala Olalde de MUNGIA ( 20:30 h ).

Segun ha adelantado el propio grupo, será un concierto muy especial donde a parte de presentar en directo las canciones de su ultimo disco, "marraren beste aldean zu", escucharemos exitos como "nola zu ahaztu?", "azken orduko trena" o "denborak estali ezin duena".
Entradas a la venta en Olalde a partir del 16 de abril.

miércoles, 17 de marzo de 2010

SEIREN "MARRAREN BESTE ALDEAN ZU" SALGAI ! / YA A LA VENTA !


SEIREN
"MARRAREN BESTE ALDEAN ZU"
BRIAN'S RECORDS 2010

Marraren beste aldean egon barik “zu” inspiratzaile hori gure hondora hurbildu egin dela esan dezakegu Seiren taldearen bigarren diskoa hau entzutean. Eta hurbildu egin da diskoaren hamar abestietan, bakoitzean modu batez, entzulearen bihotza bateriarekin eta baxuarekin erritmoan eta bizirik mantenduz, eta azala biolin, piano, gitarra akustiko eta whistlearen pozez laztanduz, zineko iluntasunean film erromantikoetan hurbil dugunarekin egiten den bezala.
Jokinek eta Onintzek, taldeko liderrek, maitasuna begi aurrean gure leihoan ikustetik, galtzera, sufritzera eta itxaropentsu berriro aurrera egitera eroango gaituzte euren letra eta musiketan, etenik gabeko biribil bukaezinean, hurrengo abestiaren zain gaudela aurrekoa faltan botatzen dugun bitartean, nerabeak garenetik hiltzeko momentura arte bizitzan gertatzen zaigun legez.
Soinu helduagoa Seiren taldeak oraingoan eskaintzen duena, “Marraren beste aldean zu” disko honetan, hamarkada berri honetako euskal Pop-Folkaren erreferentzia izateko estilo propioa lortuz.

SEIREN
"MARRAREN BESTE ALDEAN ZU"
BRIAN'S RECORDS 2010
Al oir el segundo disco de Seiren parece que el “tu inspirador” se acerca a nosotros dejando el otro lado de la linea. Y se acerca a lo largo de las diez canciones que forman el disco, en cada una de una forma distinta, manteniendo el corazon del oyente vivo con el ritmo de la bateria y el bajo, y acariciandole la piel gracias al sonido del violin, piano, la guitarra acustica y los whistles, como hacemos con quien tenemos a nuestro lado en la oscuridad de un cine mientras vemos una pelicula romantica.
Los lideres del grupo, Jokin y Onintze, nos llevan con sus letras y sus composiciones desde el amor que vemos desde nuestra ventana, pasando por la perdida y el sufrimiento, hasta el punto en el que volvemos a estar esperanzados, en un circulo perfecto eterno sin meta, en el que estamos esperando la siguiente canción mientras echamos de menos la anterior, como es la vida desde la adolescencia hasta la muerte al fin y al cabo.
En esta ocasión Seiren nos ofrece un sonido mas adulto con su disco “Marraren beste aldean zu”, consiguiendo un estilo propio que los convierte en referencia del pop-folk euskaldun para esta decada que acaba de comenzar.

miércoles, 23 de diciembre de 2009

SEIREN diska berria grabatzen / grabando nuevo disco




"marraren beste aldean zu" gure diska berria izango dena grabatzen ari gara Kaki Arkarazorekin Andoaingo Garate estudioetan. Diska berria, martxoan argitaratuko da Brian's Records zigilupean eta otsailerako aurrerapen singlea entzungai izango duzue. 10 kantuz osatuko da, haietako bat instrumentala.




Estamos grabando lo que sera nuestro nuevo disco "marraren beste aldean zu" en los estudios Garate de Andoain con Kaki Arkarazo. El nuevo disco vera la luz en marzo bajo el sello Brian's Records y el single adelanto estara disponible en febrero. Seran 10 canciones, una de ellas instrumental.

viernes, 27 de noviembre de 2009

SEIREN "pertsona baten bila" ( edizio berezia CD + DVD ) ( edicion especial CD + DVD )





Seiren
“PERTSONA BATEN BILA”
Edizio berezia - digipack bikoitza
CD (estudioa) + DVD (Durangoko Plateruenan grabaturiko kontzertua)

Bere lehenengo lanarekin lortutako arrakastaren ostean, SEIREN taldeak
digipack berezi batean bere lehenengo diskoa berrargitaratzen du, lehenengo
CDa eta Durangoko Plateruena aretoan ETB-k grabaturiko kontzertuaren DVD-a
barneratuz.

Edizioa berezi hau Brian’s Records disketxeak kaleratuko du eta Durangoko
azokan aurkeztuko da.
Datorren udaberrian argitaratuko duten bigarren diskoaren janaurrekoa izango da.


Seiren
“PERTSONA BATEN BILA”
Edición especial - digipack doble
CD (estudio) + DVD (Concierto grabado en directo en la sala Plateruena de
Durango)

Después del éxito alcanzado con su primer trabajo, SEIREN reedita en un
formato especial su primer disco incluyendo el CD original + un DVD con
el concierto que la banda ofreció en la sala Plateruena de Durango y que grabó
ETB.

Esta edición especial sale a la calle de la mano de Brian’s Records y se presentará
en la Azoka de Durango.

Será el aperitivo antes de la edición de su segundo disco prevista para la
primavera 2010


viernes, 9 de octubre de 2009

SEIREN DURANGO-ko jaietan / SEIREN en fiestas de DURANGO


Azken orduko albistea - Datorren Astelehenean, Urriak 12, SEIREN taldeak emanaldi berezi bat emango du DURANGO-ko jaietan. BIZARDUNAK taldea ordezkatuko du Andra Mariko elizpean. Ordua 21:30etan.

Noticia de ultima hora - El proximo Lunes, 12 de octubre, SEIREN ofrecera un concierto especial en fiestas de DURANGO. Sustituiran al grupo BIZARDUNAK en Andra Mari. Hora 21:30